Menuak ingelesez duzu ez da? Sar zaitez zure perfilean (goi aldean eskubian) eta ulerkorra den hizkuntza batean jar itzazu. Zoritxarrez euskaraz ez dabil, beraz agian erdaraz jarri nahiko duzu.
Orain beste widget batzuk sartukoditugu. proba egin hauekin: egutegia, sonific(musika) eta vod (bideoak). Azken hauek erabiltzeko bere helbideetan erregistratu beharko zara. Erabil ezazu denbora apurtxo bat beraien orrietan “salseatzeko” .
Esan bezala, redactar barruan artikulua (post bat) edo orrialdea (finkoa) idatz dezakegu. Post bat idatzi eta eskubiko menuak begira itzazu: Discusion jartzen duen tokian “permitir comentarios” desaktibatzen baduzu, jendeak ezin izango du iruzkinik utzi. Beste menuak argi daude, ez da?
Administrar menuan orain arte egindako postak ezabatu, aldatu edo beste ezaugarriak ikus ditzakegu.




