Dagoeneko, hasi gara ordenagailuen desmutaketaren lanari ekiten. Ez dakit zortea opa behar dudan baina bada ez bada ere,hara doa: zorte on eta ordenagailak berriro berera itzultzean dena ondo egon dadila! eta zatirik soberan ez izan!
Ordenagailuen desmuntaketa
Azaroa 7, 2009Musika edo podcast zure blogan
Iraila 27, 2009Zure blogan musika jar dezakezu.
1.- Musika nonbaiten i beharko duzu. Ivoox nahiko ona da.
2.- Behin erregistroa egin duzunean eta soinu artxiboa bertan igo duzula,
3.- Sar zaitez zure artxiboan eta kodea kopiatu (badago wordpresserako kode berezi bat).
Zure wordpresse sarreran sar zaitez (“comparte este audio”)eta nahi duzun tokian kodea kopia ezazu.
Kosmodisea, goazen lana hastera!
Abendua 1, 2008
Lehenengo lana fono planetan kokatzen zaiguna da. Bertan irratsaio bat egin beharko duzue. Adibide bezala ihazko talde batek egindakoa uzten dizuet: txibaka taldeko lana hain zuzen ere.
Musika zure blogan
Azaroa 10, 2008Zure mp3-ak jartzeko leku bat bilatu, musicwebtown edo goear .Bertan mp3a gorde ondoren bere helbidea kopiatu beharko duzu (gainean jar zaitez eta eskubiko botoiarekin “copiar ruta enlace”) .
Antzeko beste toki batzuk:
Blip.tv doakoa, azkarra eta erraza, zer gehiago behar duzu? audioak eta bideoak jasotzeko balio du.
Castpost bloger erabil ezker oso gordeleku ona duzu hemen.
Poderato hemen zure soinuak utz ditzakezu eta erdarazko bertsioa duzu gainera.
Gero kode bat beharko duzu:
“["audio ipini hemen zure abestiaren helbidea"]“
(noski, “audio” ondoren zure abestiaren helbidea jarri)
Adibidez, musika pare bat igo; bere propietateen barruan, helbidea kopiatu eta “audio” aurretik jarrita wordpressen azaltzea lortuko duzu.
edo
Goear erabiltzen baduzu, musikaren helbidea kopiatu eta wordpressen Subir/Insertar barruan izartxoari eman eta URL fitxan kokatu. Horrela zure abestira link zuzen bat izango duzu.
musika Goear
Musika zure blogan jartzeko beste era bat, Widget modura jartzea da: BOX kutxa bat sortu, nahi dituzun mp3-ak igo bertara eta soinu erreproduktore bezala erabili ahalko duzu!.
e
Zure erabiltzaile izenaren erabilgarritasuna
Urria 14, 2008Hemen, zerbitzu desberdinetan erabiltzen duzun izena hartuta dagoen edo erabilgarria den jakin dezakezu.
Widgets adibide batzuk
Iraila 29, 2008Sarean murgilduz zure blogan gehitu ditzakezun widgets mordo bat aurkituko duzu. Kontuz ibili, WordPressekin ez dira denak ondo ibiliko eta. WordPressek berak batzuk eskeintzen dizkizu, zuk gauza handirik egin gabe: egutegia, azken sarrerak ikustekoa, etiketeak ikustekoak, meta deitutakoa (Blogan sartzeko aukerak ditu) ; eta erregistratzea eskatuko dizkizuten beste batzuk: meebo (txat moduko zerbitzua) , vpod (bideoak jartzeko), box.net (zure artxiboak zintzilikatzeko),e.a…
Interneten beste batzuk aurki ditzakegu, adibide batzuk jarriko dizkizut:
Hemen blogan gehitzeko kutxatxo ugari dituzu.
Bisitarien kontadorea: hitcountersite. Ez duzu erregistrorik behar, blogaren helbidearekin soilik nahikoa da.
Helbide bitxi bat: Gematriculator, zure blogaren ontasun edo deabrutasun zertifikatua ematen dizute, hau bitxia!
Bideoak gehitzen
Iraila 8, 2008Bideo bat zure postan jartzeko “Añadir medios” ondoko bigarren botoia sakatu. Bertan bideoak aukeratzeko bi era dituzu: zure bideoa zuzenean igo, edo beste zerbitzuetatik (Youtube, google edo Dailymotion) helbiea kopiatu eta itsasiz aukeratu.
Adibide bezala hemen duzu Informatikako Euskal encounter 2008-ko albistea.
Posted by infor4maila 
Posted by infor4maila
Posted by infor4maila 




