Musika zure egoeraren arabera

Otsaila 26, 2009

ROCKOLA deitzen da gunea eta bertan zure une bakoitzean nola zauden araberako musika entzuteko aukera duzu, musikaren hamarkada eta erdaraz nahiz beste hizkuntzetan aukera ditzakezu.

rockola


ADrive, 50 gb interneten zuretzat

Otsaila 9, 2009

ADrive lekuan izena eman eta bertan 50Gb zure zain izango dituzu, bertan mp3, avi, Doc edota beste edozein motatako artxiboak igo ahal izango dituzu. BOX zerbitzuak 1Gb bakarrik ematen digula kontutan harturik, ez da txatxetako gauza!

Hordit, antzeko beste zerbitzu honetan, dirudienez ez dago igo ditzakezun artxiboetan inungo mugarik.

Musikako artxibo pare bat igotzen saia zaitez, erraza da, gero hemen esteka jar dezakezu.

Musika zure blogan izateko hobe da oraingoz BOX widget-ekin jarraitzea.


Vimeo & Youtube, Vimeo txapeldun!

Urria 19, 2008

Vimeo, youtube bezalako lekua dugu, baina aukera askosez hobeagoak ditu. Lehenengoa eta garrantzitsuena bideoen kalitatea da.

Behin izena emanda duzunean bideoak igotzen has zaitezke. WordPressen bideoak jartzeko oso erraza da: bideoaren zenbakia hartu eta honela itsatsi zure postan:  [vimeo  zenbakia]